XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURRERAPIDE ETA KEXUAK Nekazariek, beren lana egiteko, badituzte tresna hoberenak: Traktoreak belar ebakitzekoarekin, goldearekin; belar itzultzekoa eta biltzekoa, artoa ereitekoa eta biltzekoa, ahate eta antzara kalkatzekoa, etab.

Bortuko artzainak ere udazkenean menditik jaisten dira eta hemengo lurretara neguaren iragaitera (pasatzera) heltzen; eta egia, mozkin ederrik uzten dute zenbait etxaldetan honenbeste ordainduz, edo emaitzez.

Baina hala-eta guztiz ere, arrenkura eta kexu handiak dituzte.

Lurrak eta haziendak aintzinara joanarazteko edo aurrera egiteko behar dute nagusiek lantegietan bezala langaiak erosi, eta hori garesti maiz askotan eta sos handiak bota behar.

Ordainez, beti ere saltzekoa nahi baino merkeago eman behar.